KHERAU

Euskal Folk Akustikoa

KHERAU

Accoustic Folk from Basque Lands

KHERAU

Folk Acústico desde Euskal Herria

KHERAU

Euskal Folk Akustikoa

KHERAU

Accoustic Folk from Basque Lands

KHERAU

Folk acoustique du Pays Basque

KHERAU

Acoustic Folk from Basque Lands

Iruña etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Iruña etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018-02-28

2BasqueDeejays - Sorginak eta Euskaldunak (REMIX)

Gu bagoaz motorrak berotzen Kataluniarako, eta Iruñeko 2basqueDeejays badatoz  beroketan laguntzera hurrengo erremixarekin. Bikoteak Sorginak eta Euskaldunak gure grabazioari beste buelta bat eman dio: tenpoa jaistea, kanta sanpleatzea, filtroak, konpresorearen bounce-a eta gustu handia izan dira errezeta honetarako osagai nagusiak. Eta guri, zinez, izugarri gustatu zaigu.



 Haien SoundCloudeko kanalean agertzen diren beste erremixak entzuteko aukHera ez galdu, merezi dute eta. Eskerrik asko 2BasqueDeejays!!



2014-12-30

Zapatuan Iruñara

Eup!

Zapatu honetan, urteko lehen zapatua alegia, urtarrilak 3, Iruñan lagun-arteko kontzertu berezi bat eskeiniko dugu urteari ondoetorria behar den bezala emateko.

Zita Kaldereriako SUBERRIn izango da, gaueko 21.30ean... Animatu!




2014-10-01

Iruñeako geldialdia atzeratuta

Egun on, gazteok!
Iruñara joateko motxilak prest genituenen, tamalez, esan berri digute Kheraurenak ez diren bestelako arrazoiak direla eta atzeratu behar dela ostiral honetan geneukan hitzordua Garazi Tabernan. 

Lastima itzela eman digu ilusio handia baikenuen Nafarroa Garaiko bira honekiko. Espero dezagun halere, laster erresumaren hiriburura eraman ahal izatea gure Bizkaiko kresala. Bitartean, jarrai diezagukezue gure webguneko agendan iragartzen diren emanaldietan.

Gora Lingua Navarrorum!!