Bizkia aIrratiko Ainhoa Llonagaz Lau Haizetara irratsaiaoan egindako alkarrizketea hamentxe dozue, disko berria aurkeztuteko
http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/%60Phrolck%C2%B4%2C+Kherauren+lan+barria/10049
http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/%60Phrolck%C2%B4%2C+Kherauren+lan+barria/10049
Epale! Segura Irratian asko gustatu omen zaie Phrolck azken diskoa eta hori dela eta, atzo Iñigo Etxenikerekin izandako elkarrizketa hementxe daukazue!
Hona hemen Nekane Peñagarikanok eta Arantxa Iturbek aurreko ostiralean (2021-10-15) egindako elkarrizketa, Euskadi Irratiko Arratsean irratsaioan!
Kalean dago PHROLCK (Elkar 2021), Kherau proiektuaren azken diskoa.
PHROLCK izenpean batzen dira 15 track, oso anitzak estiloan, baina Kherau betiko markarekin soinuari eta pertsonalidadeari dagokienez. Diskoaren aurreprodukzioa 2018an hasi zen eta 2020ko urtarrilean grabatzen hasi zen arren, asko luzatu da prozesua, pandemia tarteko.
Kherau proiektua sortu zenetik hamalau urte pasa dira oztopoak oztopo,“PHROLCK” (Folk, Pop, Rock...) musika egiten: euskal musika herrikoan errotuta baina urrats bat harago. Azken disko honetan blues, gospel edo countryaren ikutua nabaria da, “Kherau”-soinu propioa eta herriko melodiak baztertu gabe. Hitzak eta konposizioak pertsonalagoak, malenkoniatsu edo festarako aproposak, baina inoiz baino zainduagoak, proiektuak hemendik aurrera hartuko duen etenaldian zapore onarekin uzteko asmoz.
Diskoa datorren astean egongo da salgai Elkarren denda fisikoetan. Dena den, aurresalmentan daukazue hurrengo estekan:
https://www.elkar.eus/eu/musika_fitxa/phrolck/kherau/8436007086815
Beste aukera: Nahi izanez gero, jarri harremanetan info@kherau.com erabiliz eta bidaliko zaizue (10€ + bidaltze gastuak)
Epale!!! Kostata baina apurka apurka hurrengo diskako abestiak badoaz argia ikusten.
Aurrerapen honek "Nirekin ez bazaitut" deko izena ta guk euskal-amerikana kutsua topatu deutsogu; zer iruditzen?
Aste hauetan zehar diskan inguruko barri gehiago joango gara emoten, ta danok irrikitan gauzen kontzertuen datak bebai argitaratzen joango gara.
Argia ikusten gabiz tunel amaieran ta!
Hemengo esteka hontan esandako abestia:
Abestiak prestatu, grabatu, konfinatu, afinatu, grabatzen jarraitu, bukatu...
Nahasketak bere bidea egiten ari dira Unai Mimenza-ren eskutik. Bitartean, gu lanean zuei hainbeste mimoz prestatutako lana aurkezteko😉