KHERAU

Euskal Folk Akustikoa

KHERAU

Accoustic Folk from Basque Lands

KHERAU

Folk Acústico desde Euskal Herria

KHERAU

Euskal Folk Akustikoa

KHERAU

Accoustic Folk from Basque Lands

KHERAU

Folk acoustique du Pays Basque

KHERAU

Acoustic Folk from Basque Lands

Bilbo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bilbo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021-09-29

Bilbo Hiria Irratian, Piperpolisen elkarrizketa!


Aste hauetan elkarrizketetan, disko berria aurkezten. Hementxe Ane Zabalarekin izandako hizketaldia Bilbo Hiria Irratian eta bertan aipatutako kantak. Plazer bat izan zen, Ane! 

Bilbo Hiria Irratia - Piperpolis - Kherau - Phrolck

Kantak:

Banoa

Hain polita zara

Bermeoko portuan

Nomada

Taberna Batean


Mariburduntzien hegaletan


2017-12-24

Hika Ateneoaren amanaldia


Aurreko abenduaren 22an emandako kontzertua benetan berezia izan zen guretzat. Bertaratu ziren lagun guztiekin gozatu genuen, eta hona hemen probak: haiek egindako bideoak eta argazkiak. Jarraian kantupoteo erraldoia egin genuen Bilboko Alde Zaharretik!
Argazkia: Raúl Lópezde Gereinu
Argazkia: Jon Gómez Garai
Argazkia: Jon Gómez Garai
Argazkia: Jon Gómez Garai
Argazkia: Jon Gómez Garai

Argazkia: Irina Álvarez

 
Bideoa: Raúl López de Gereñu


 
 Bideoa: Raúl López de Gereñu






2017-10-20

Urteko azken txanpa

Aspaldiko kherauzaleok...

Azkenengo bolada honetan sare sozialetan mugimendu asko eduki ez dugun arren, geldirik ez gara egon. Apurka apurka kanta berriak sortzen gabiltza eta espero dugu hurrengo urtean zehar gauzak zehazten joatea, ea  estudioan sartzerik dugun disko berria grabatzeko. Presa barik, baina gelditu barik... Txiri.-txiri...

Bitartean, eta urtea behar bezala amaitzeko, pare bat data apuntatu ditugu gure agendan:

Alde batetik, Nafarroara bueltatuko gara azaroan, Lizarrara alegia, hilak 18, Euskararen aldeko ekintza polit batean parte hartzera. Bestaldetik, "sankeremos" bat itixi dugu Bilbon, Hika Ateneon, abenduak 22, urte amaierako kontzertutxo berezi bat egiteko eta bide batez, betiko lagunekin, hau da, zuokin, elkartu ahal izateko urtea amaitu baino lehen.

Momentuz, hauek dira Kherau-munduko nobedadeak... Zerbait barri izatekotan abisatuko dizuegu!

Ondo ibili!

Argazkia: Gaizka Peñafiel




2015-12-16

Eskerrik asko eta eguberri on!




Kherauzaleok:

Gabonak ate joka dira eta aurtongo akabuko lerroak idatzi gura dizkizuegu zenbait kontu baititugu zuokin partekatzeko:

Lehenengoz, mila esker aunitz eman nahiko genizkizueke joan den abenduaren 11n Bilborockera parajetu zineten guztioi: oholtza gainean jardun zenutenok zein aforoa bete zenutenok handi sentiarazi gintuzuen ordu pare batez. Aste osoan zoriontasun horren aparrean dantzan bageunde lez sentitu gara eta zuon hats beroari esker esan dezakegu beste 5 urtean gutxienez hasitako ibilbideari segida eman diezaiogun indar nahiko hartu dugula: biba zuok!!

Bertzalde, gure facebook-en eta blog honetan, emanaldi horren argazki eta bideoekin gozatu ahal izango duzue. Zuok ere argazkirik hartu bazenuten helarazi diezagukezue bertara. Era berean, telefonoz grabatutako bideo batzuk ailegatzen hasiak zaizkigu eta espero dugu aurki ikus-entzuneko formatuko materialik eskura izatea zuokin konpartitzeko.

Azkenik, eguberririk gozoena opa gura dizuegu gehien maite dituzuenekin goza dezazuen: egin topa San Tomasen gure alde eta laga txakolin baso-erdi on bat Olentzerori 24ko gauean: zintzoak izan zaretenez ziur opari ederrik ez zaizuela faltako biharamunean.

2016an egingo dugu ostera ere topo zuokin, euskarazko akordeak zahar-berritu eta izarrekin dantzan egin dezagun:
Ondo izan!!

Hona hemen Asier Olazarrek eta Gaizka Peñafielek egindako argazki ederrak:

2015-12-11

Heldu da eguna. Danok Bilborockera



Bidaideok: Heldu da eguna!

Dakizuenez, gaur BilboRock aretoan, gaueko 21:00etan emanaldi oso berezia eskainiko dugu eta zuok ere berezia egiten lagunduko diguzuela ziur gaude. Kherau familia osoa elkartuko gara egun batez. Beraz, ez gelditu etxean...

Azkenengo sarrerak entradium-en erosi ahal dituzue egunean zehar agortu arte. 

Gero arte!







2015-11-26

D E I A D A R R A !

D E I A D A R R A


Kherauzale hori!

Geroz eta egun gutxiago  lotzen dira KHERAUren urteurren festarako eta sarrera gehienak saldu dira daborduko. Halere, zeu ere ikusi gurako zintuzkegu bertan geure ibilera honen parte izan baitzara. Hori horrela, zeugana jotzen dugu artez gau horretarako dei eginaz.

Hemen duzu sarrera lortzeko esteka:


Bertzalde, Igorreko Zazpi Haizetara dendan, Barakaldoko Hala Dzipo Musika Eskolan eta Bilborrock aretoan ere topa ditzakezu salgai.

Abenduaren 11n, 21:00etan, BilboRock-en:


ez hutsik egin!

2015-06-18

Gu ere bagoaz!


Domeka honetan zita garrantzitsua dugu Bilbon. Guk ez dugu kale egingo! eta zuk? Gogoratu: Gure Esku Dago!
Jarraian ikusgai duzue egitaraua. Gure emanaldia, eguerdian 14:30etatik aurrera eskeiniko dugu Areatzako kioskoan. Ostean, guztiok San Mamesera! Eta San Mameseko ekitaldiaren ostean Oxabiko lagunekin erromeria! Bertan ere egongo gara!





2015-03-30

BASQUE FEST - Ostegun honetan Bilbon

Epa!

Oporretan herria zaintzen geldituko zaretenontzako plan paregabea daukagu:

Ostegun honetan, hilak 2, Bilboko plaza barrian Aiko taldearekin batera arituko gara.

Haiek 19:00etan hasiko dira eta jarraian, 21.00etan, guk hartuko diegu lekukoa oholtzan. Taberna ibiltariko lagunak  alde zaharretik ibiliko dira ere tabernaz taberna... Kriston giroa alegia...

Guzti hau eta askoz gehiago Bilboko Udalak antolatutako Basque Fest jaialdiaren egitarauaren barruan.

(Kanpora ez bazoaie...) ez duzue aitzakiarik! Erdu! ;)


2015-03-27

KORRIKA AZKEN JAIA

Bariku on Kherauzaleok!
Domeka honetan lekukoari ondoetorria behar den bezala egiteko Korrikaren azken jaian egongo gara Bilbon. San Nikolaseko eskenatokian 15:30ean. Gure emanaldia baino lehen Korrika abesti taldeak joko du eta gure ostean Anje Duhalde maisua! Ez dago aitzakiarik, animatu!





2014-09-14

Gure esku dago. Bilboko erretratuak

Gaizka Peñafielek ateratako erretratu ederrak... Beti bezala eskerrik asko Gaizka! eta eskerrik asko Bilbon egon zineten guztioi! Hau da bidea!