KHERAU

Euskal Folk Akustikoa

KHERAU

Accoustic Folk from Basque Lands

KHERAU

Folk Acústico desde Euskal Herria

KHERAU

Euskal Folk Akustikoa

KHERAU

Accoustic Folk from Basque Lands

KHERAU

Folk acoustique du Pays Basque

KHERAU

Acoustic Folk from Basque Lands

2010-12-31

Ahotsenea 2010

2010-12-28

KHERAU Grammy sarietarako izendatuta! (KHERAU nominado para los Grammy)

 
INUZENTE INUZENTE!!!!!!!!!!! :)


Kherauren “Munduan Ortozik” diskoa Latín Grammy Awards sarietarako izendatu dute, Disko Folkloriko Onenaren atalean.
Oraindik ez dugu sinisten baina gaur bertan esan digute Checi Acosta-ren lana “El Folclor De Mi Tierra” Best Folk Latin Album bezela sailkatuta zegoena, arazo teknikoengatik kanpoan gelditu dela eta KHERAU, “Munduan Ortozik” diskarekin automatikoki sailkatu dela.
Abenduaren 8an New York-eko Gotham Hall-en ezagutarazi ziren hurrengo 48. grammy edizioaren izendatuak baina esan bezala, modu “in extremis”, baina Kherau ere sailkatu da.
Beraz, 2010 ko "Best Folk Album" sailkatuak hauexek izango gara:


Eva Ayllon - Canta A Chabuca Granda
Ilan Chester - Tesoros De La Musica Venezolana (6 CDs)
Pertona Martinez - Las Penas Alegres
Juan Fernando Velasco - Con Toda Alma
Kherau – Munduan Ortozik
Sari banaketa hurrengo urtarrilaren 31an izango da Los Angeles-en. Zeozer  gehiago dakigunean hementxe bertan jakinaraziko dizuegu. Aupa Zuek!





2010-12-23

Urte berriko ZOZKETA



Lagun, zale eta inguruko horiek:

Amaitzear dugun 2010. urtea, oparoa izan da KHERAU taldearentzat. Gauzak horrela, zorionak eman eta urte berri ona opatzearekin batera, taldekideok ZOZKETA bat egitea erabaki dugu. Saria noski, kaleratu berri dugun "Munduan ortozik" diskoaren ale batzuk izango dira, irabazle guztien artean zozketatuko ditugularik. Zelan? oso erreza. Honako galdera 2 hauek baino ez dituzue erantzun behar:

1.- 5 taldekidetatik (Aitor, Alex, Gaizka, Ibon eta Iker) 4 agertzen gara diskoaren azalean: ezkerretik eskuinera nortzuk garen asmatu behar duzue.

2.- Zein da gehien gustatzen zaizun kanta? (Blogean bertan myspacerako bidea daukazue "entzunguzu" atalean).


Erantzuna, kherau@gmail.com helbidera bidali behar duzue, gaian "zozketa" jarrita. 

Urtea amaitu ostean jasotako erantzunak ez dira aintzat hartuko, bizkor!!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!





Hola, amig@s, seguidor@s y demás:


El 2010 está a punto de acabar y ha sido un año estupendo para Kherau. Siendo así, además de desearos muchas felicidades y un genial año nuevo,los componentes de Kherau hemos decidido hacer un SORTEO. El premio, por supuesto, unas copias de nuestro recién editado disco "Munduan Ortozik", que se sortearan entre todos los participantes. Para ello solo tienes que contestar a estas dos preguntas:
1. En la portada de nuestro CD aparecen los pies de 4 de los 5 componentes de Kherau (Aitor, Alex, Gaizka, Ibon e Iker) Debes decirnos sus nombres en orden, de izquierda a derecha

2. ¿Cuál es la canción que más te ha gustado del álbum? Puedes escuchar algunas de ellas tanto en www.myspace.com/kherau como en el enlace directo que teneis en la barra de navegación de este blog, donde pone Entzuiguzu

La respuesta podeis enviarla a kherau@gmail.com, con "Zozketa" como asunto 

Teneis hasta final de año!!


Animaos y participad!!









2010-12-17

KHERAU, EGITEKO PREST!


Hona hemen Aitorrek lehengo egunean Euskadi Irratian egindako elkarrizketa . Bertan diskako abestiak entzuten dira eta Aitorrek kantuei eta taldekideei buruzko azalpenak ematen ditu.

Sartu hemen entzun ahal izateko.

Aupa Aitortxu, Kherauko poeta!!!

2010-12-07

KHERAU Durangon: MILA ESKER BERTARATU ZINETEN DENOI!!

Kherau Ahotsenean 2010/12/05 (Argazkia: Ruben Pena)

Gure portadan, lau tipo oinutsik, munduan zehar hainbat txango.
Ezer barririk ez dala jaio, zeinek leuke gaur esango!
Zeren gaurkoan oholtza gainean, dekozuez hamar zango,
danok hemengo eta hango,
danok hemengo eta hango.
Urtero legez, abenduaren bueltan, piztu egiten da Durango:
KHERAU taldearen, jaiotz honexen, lekuko zinien izango,
lekuko zinien izango.

LASTER, OSTERA ERE ZUOKIN IZANGO GARELAKOAN...

2010-12-02

EUSKAL LIBURU ETA DISKEN AZOKAN... KHERAU!


Asteburu luze honetan urtero legez  euskaldun asko Durangora hurbilduko gara liburu eta disko berrien bila. Gu ere bertara hurbilduko gara gure erosketak egitera baita gure lan berria aurkeztera ere.

Durangon bertan Ahotsenea karpan mini-kontzertu bat egingo dugu Domeka goizean 11tan. Beraz, domekan bertatik baldin bazabiltzate hurbildu!

Bestalde, gure diskoa Baga-Biga diskografikaren Stand-ean topatuko duzue.

Ea ba, Durangon egongo gara!